Egun hauetan plazaratu berri da euskararen erabilerari buruzko inkesta soziolinguistikoa, Ipar Euskal Herrian. Aipagarriena da euskararekiko interes txikia eta euskara mintzo dutenen kopuru apaltzea. Zergatik, ote?
Estatu frantsesak ofizialtasuna ematen ez duelako, apika? Hala izan bada, nork esplika ofizialtasun izpirik gabe duela zenbait urte arte euskarak zergatik eta nola iraun duen? Ala euskara mintzo dugunok ez al dugu zerbait ikustekorik gure hizkuntza maitearen galeran?
Ipar (...)
Languesregionales.org
Azken artikuluak
Euskarari buruzko inkesta soziolinguistikoa dela eta (Iritziak)
07/2012
Hur Gorostiaga : Denak Baionarat (Iritziak)

Sortu denean Beñat izena debekatu, eta, Bernard hautatu ordez, Benat izena ezarri diote. Gurasoek haurtzaindegi euskaldunik atzeman ez badute ere, 2 urterekin ikastolan hasi da, etxetik oren erdira, bere herrian ez baita ikastolarik egin ahal izan oraino.
18 urte arte dena euskaraz ikasi du. Batzuetan klasean, beste batzuetan —ikastolaren egoitza edo irakasle eskasez— karrikan. Ikasketak denak euskaraz egin ditu, baina baxoko azterketa pasatzerako tenorean frantsesez egin behar izan du. (...)Han eta hemen : Aldarrikapenen bilakaera (Iritziak)

Deiadar kanpaina kari, frantses Estatuko herri desberdinetan hizkuntzen alde egiten diren eskakizunak zein diren hobeki ikusteko parada bada.
Izan ere, Deiadar hainbat herritan garatuko da eta ekimenatan burutuko heldu den martxoaren 31an: Okzitanian, Bretainian, Alsazian, Kortsikan, Kataluñan, Kortsikan eta beste zenbait hiritan ere, Euskal Herriaz gain. Euskal Herrian berean hainbat mobilizazio burutu izan dira Deiadar izen pean. Azken biak, uste dut, antolatu izan direla beste hizkuntza (...)Han eta hemen : Maite ditut kanpainak (Iritziak)

Kanpainak eta bereziki sortzen duten giroa maite dut: sektore desberdinetako jendeak batzen direnean lema baten inguruan, printzipio batzuekin orok bat eginez, helburu amankomunekin eta, nola gerta, epe batekin, bukaerako ekitaldi bat mugarri. Horrelakoetan, denboraldi mugatuan, elkartzen gaituzten balore eta ideia batzuek uztarturik eta hortaz indartsu, izaten baikira hoberenak, antolaketan, komunikazioan, izaten dugun oihartzunean eta, mendreak iduriturik edo zeharkakoak izanik ere, (...)