Borondate onaren gainean oinarritu hizkuntza politikak muga jo duelakoan, euskararen ofizialtasuna aldarrikatu du Euskal Konfederazioak
Iparraldeko euskalgintzaren federazio eta elkarte munduko aktore ezberdin biltzen dituen Euskal Konfederazioak prentsa gonbidatu zuen atzo Euskararen Erakunde Publikoaren bilana eta euskararen egoera aipatzeko. Haren idurikotz, "borondate onaren gainean oinarrituriko politikak goia jo du", besteak beste, baliabide eskasengatik. Euskaraten ofizialtasuna eta lege babesa beharrezkoa dela aldarrikatu du Euskal konfederazioak. 2012ko martxoaren 31an Baionan iragaitekoa den Deiadar manifestaldira deia zabaldu du.
"2005an EEP sortu zenean hizkuntz politikaren sortzearen urtea izan zen. 2005 eta 2009 artean eintzinamendu ttipiak izan ziren, euskal teknikarien formakuntza edo haurtzaindegien labelaren plantan ezartzearekin, adibidez. 2009an ministeritza ezberdineko inspektoreek EEPren lanaren bilana bat egin zuten.
Hortik atera zen ondorio nagusia EEPk bere lana segitu behar zuela izan zen. Baina horretarako euskalgintzako herri mugimenduekin harremanak areagotu behar zituela baita egituraren baliabideak emendatu ete -8,5 langiletik 12ra pasatuz 2011/2014ko epean- oroitarazi du Euskal Konfederazioko Sébastien Castet permanenteak.
"2010ko urrian jokabide esparru bat plantan ezarri zuen Euskararen Erakunde Publikoak. Euskararen erabilpenaren eremuan ( gizartea, komunikabideak... ) haren esku-hartzearen indartzeko norabide estrategiko bat finkatu zuen" gaineratu du Castetek.
Proiektu ainitz bainan gauzatzerik ez Euskal Konfederazioaren idurikotz "Izan ere, euskararen erabilpenaren aldetik ez dugu emendaketarik senditu, EEPren esku hartzea ez da nabaritzen, langilegoa oraindik 8,5 postutan dago eta azken urteetan EEPren aurrekonduak ez dira emendatu. Gainera 2012koa ez dugu ezagutzen" adierazi du Seaskako zuzendaria den Hur Gorostiagak.
"Sortu denetik, urtero Aholku Batzordearekin ( euskalgintzako eragileezberdinak biltzen dituena foroa) urtean bitan biltzen zen, uztaila eta abenduan. 2011an ez dugu ea da bilkura bat ere ukan, hitza eman digute urtarrilan baten antolatzeko bainan momentukotz datarik ea dute finkatu" deitoratu du Gorostiagak.
Medio eskasa eta urrats berri baten egiteko beharra Euskal Erakunde Publikoaren (EEP) politikak muga jo duela uste du Euskal Konfederazioak eta, hortaz, euskararen berreskuratze prozesuan "urrats kualitatiboa" egin behar dela adierazi du, atzo, Baionan. Horiek egin ezean , beldur dira euskararen normalizazioan ez ote den gibelerat egiten ari eta horregatik ofizialtasunaren eta lege-babesaren premia aldarrikatu dute. "Euskarak ofiziala izan behar du eta hizkuntz lege bat behar dugu norberaren eskubideen finkatzeko eta arlo ezberdinetako protagonisten ( erakaskuntza, kultura, komunikabideak... ) betebeharren finkatzeko" adierazi du Euskal konfederazioko permanenteak.
Haren analisiaren bermatzeko, Euskal Konfederazioak bi ekimen aipatu ditu. Abendu hastapenean ikertzaile talde batek hizkuntzaren ofizialtasunaren eskaera egin zuela "Frantzia Europako herri bakarra zela hizkuntz guttituen legezko ofizialtasun zerbait ez zuena" gogoratuz aipatu dute. Bestalde, Euskal Kulturaren Aldeko Herriarteko Sindikatuak ( EKAHS ) euskararen aldeko babes lege bat beharrezkoa dela erranez mozioa bozkatu duela goraipatu du Euskal Konfederazioak.
Deiadar manifestaldia, heldu den martxoaren 31an Euskararen ofizialtasuna eta hizkuntz legearen aldarrikatzeko Euskal Konfederazioak, Kontseiluarekin batera Deiadar manifestaldira deitu du martxoaren 31an Baionan. Ber arrazoinentzat Bretainian, Korsikan, Alsazian, Okzitanian eta Ipar Katalunian ere elgarretaratzeak izanen dira egun berean.
( Deiadar manifestaldiari buruz eta, orohar, hizkuntz guttituen inguruan informazioen berri emaiteko webgune bat sortu berri dute: www.languesregionales.org )
- Baiona / Bayonne : Deiadar
- Metz
- Tolosa / Toulouse : Anem Òc! per la lenga occitana !
- Kemper / Quimper : Deomp de’i!!
- In-nsi/Annecy
- Perpinyà / Perpignan : Lipdub per la llengua catalana
- Lille
- Strasbourg / Strossburi
- Aiaccu / Ajaccio : Catena umana
- Poetàe / Poitiers
