Euskal Konfederazioak eta Kontseiluak euskararen ofizialtasuna eta euskal hiztunen eskubideak bermatuko dituen legea eskatzeko larunbaterako antolatutako Deiadar manifestazioa gero eta atxikimendu gehiago biltzen ari da. Besteak beste, Bizi !, Seaska, Batera, Ikas Bi, Biga Bai, EH Bai, Euskaltzaindia eta UEMA elkarteek Baionan izango direla iragarri dute.
Eragileez gain, hainbat alderditako ordezkariek ere bat egin dute deialdiarekin. Horien artean daude Max Brisson Pirinio Atlantikoetako UMPko federazioaren idazkaria eta kontseilari orokorra, Georges Labazée Pirinio Atlantikoetako Kontseilu Nagusiaren lehendakaria (PS), Jean Lassalle Modem alderdiko diputatua, Jean Renée Etchegaray Modem alderdiko ordezkari eta Baionako herri kontseilaria, Frantxoa Maitia PSko eskualde kontseilari eta Euskararen Erakunde Publikoaren (EEP) lehendakaria, Berdeak, NPA eta alderdi abertzaleak.
Martxoak 31 Deiadar manifestazioa, denok Baionara ! from Euskararen Kontseilua on Vimeo.