Langues régionales.org

Qui a dit : Je soutiens l’idée qu’il y ait des moyens pour ces langues, aussi bien audiovisuels, que les écoles, que comme vous savez j’ai sauvées, comme Ministre de l’Éducation Nationale, aussi bien les ikastolas que Diwan ou que les calendretas occitanes, en les faisant entrer dans le cadre du contrat avec l’État. " ?

Accueil > La langue basque > Témoignages et soutiens > Euskaltzaindiaren adierazpena martxoaren 31ko Baionako manifestaldiaz

Euskaltzaindiaren adierazpena martxoaren 31ko Baionako manifestaldiaz

lundi 26 mars 2012

Toutes les versions de cet article : [euskara] [français]

Duela 18 urte Euskaltzaindiak Biarritzen frantses gobernuari eskatu zion euskarak Iparraldeko hiru probintzietan ofizialtasuna ukan zezan, hala nola baitzuen jadanik Hegoaldeko euskal herrialdeetan. Euskaltzaindiak garai hartan egin eskaerak ez zuen segidarik ukan, eta geroztik Frantzia ez da jarreraz aldatu : eskualdeetako hizkuntzei beti ukatzen dizkie zinezko ofizialtasuna eta legearen geriza.

JPEGEgia da 2008an Konstituzioari aldaketa batzuk egin zizkiolarik (2008-724 konstituzio legea), 75. artikuluari emendio bat egin zitzaiola, eskualde hizkuntzak Frantziako ondarearen parte direla errateko. Pentsa zitekeen hizkuntza horiek Konstituzioan aipatzearekin zerbait ezagutza ere hartzen zutela, eta hizkuntza horien hiztunak, ondorioz, testu berri hartan bermatzen ahalko zirela beren hizkuntzaren defendatzeko. Zorigaitzez, egiazki ez da hala gertatu. Alabaina, duela zenbait denbora, Konstituzio Kontseiluak 75-1 artikulu hartaz eman duen erabaki batean (2011-130 erabakia, 2011/05/11koa), guztiz interpretazio hertsia egin du, argiki erranez “ez duela sortzen Konstituzioak segurtatu eskubiderik edo libertaterik”. Gisa horretan, delako artikulua osoki ondorio praktikorik gabekoa zela finkatu du Konstituzio Kontseiluak. Euskararen erabilerari dagozkionetan, euskal herritarrek, lehen bezala, legearen gerizarik gabe segitzen dute, eta haien mintzairaren ofizialtasunaren eskaera sekula bezain bidezkoa eta zuzena da.

Euskararen ofizialtasunaren eta lege baten eskaeraren entzunarazteko, Euskaltzaindiak bat egiten du Euskal Konfederazioa eta Kontseilua elkarteek Baionan, 2012ko martxoaren 31n, antolatzen duten DEIADAR manifestaldiaren helburuekin.

PDF - 59.7 ko
Euskaltzaindia - Deiadar

Un message, un commentaire ?

Forum sur abonnement

Pour participer à ce forum, vous devez vous enregistrer au préalable. Merci d'indiquer ci-dessous l'identifiant personnel qui vous a été fourni. Si vous n'êtes pas enregistré, vous devez vous inscrire.

Connexions'inscriremot de passe oublié ?