Langues régionales.org

Qui a dit : La seule limite que je fixe (...) c’est que le corse ne pourra jamais remplacer le français dans les textes officiels et au guichet du service public. Jamais. " ?

Accueil > La langue basque > Actualités > Politique linguistique > Eusko Jaurlaritzak eta Euskararen Erakunde Publikoak 2011-2016 epealdirako (...)

http://www.kazeta.info  28/03/2012

Eusko Jaurlaritzak eta Euskararen Erakunde Publikoak 2011-2016 epealdirako hitzarmena baieztatu dute dute

mercredi 28 mars 2012

Eusko Jaurlaritzak eta Euskararen Erakunde Publikoak 2011-2016 epealdirako hitzarmena baieztatu dute gaur goizean Baionan. Berez, engaiamendu horren ildo nagusiak janeko iazko urtean zehaztu zituzten orduko EEPko burua, Max Brissonek, eta Blanca Urgell Kultura sailburuak. Hizkuntza Politika kari bi aldeen arteko mugaz gaindiko lankidetza garatzea xede duen hitzarmen-marko horren baitan Blanca Urgel Kultura sailburuak eta François Maitiak EEPko lehendakariak 2012. urteari dagokion lankidetza akordioa izenpetu dute. Orotara 1 600 000 euro jarriko dituzte Ipar Euskal Herriko eragile pribatuen lana sostengatzeko.

JPEGBlanca Urgellek azaldu duenez, sei urteko iraupena duen hitzarmenak "Euskal Jaurlaritzaren eta EEPren arteko elkarlanak gero eta oinarri sengoagoak dituela" frogatzen du. Bi aldeen arteko harramanak "erabat naturalak" bilakatu direnez, "horrek geroari lasaitasun handiagoz begiratzeko ematen du".

Hitzarmen horri esker "lurralde guztietan eta, kasu honetan, Iparraldean, euskara sustatzen jarraitzeko aukera izanen dugu", gaineratu du Kultura sailburuak. Frantxua Maitiak, bestalde, "engaiamendu berri honekin, Euskadiko gobernamenduak bere eremuan, mundu osoan, eta baita auzo dituen lurralde hauetan ere, euskara babesteko hartu duen ardura" erakusten duela goraipatu du.

Biak ala biak Estatu frantsesak bizi duen hauteskunde giroan sartu dira ondotik. "Frantziako hauteskundeen emaitzek euskararen ofizialtasuna bermatuk duten" esperantza agertu du Kultura salburuak. Maitiak ez du aukera galdu François Hollande Presidentziarako hautagai sozialistak hautatua izanez gero Europako Hizkunzten Karta izenpetuko duela hitza eman duela oroitarazteko.

Elkarlanerako lan xantierak zehaztu dituzte

2011-2016 epealdirako hitzarmen-marko horren baitan Blanca Urgel Kultura sailburuak eta François Maitiak EEPko lehendakariak 2012. urteari dagokion lankidetza akordioa izenpetu dute. Hitzarmen horrek helduen euskalduntze-alfabetatzea, hizkuntza-gaitasuna mugaz bi aldeetan baliogarri izanen den egiaztagiria sortzea eta EiTBren seinalearen hedapena "era ofizialean" bermatzea lan-ildo nagusitzat hartzen ditu.

Horrenbestez, Ipar Euskal herriko eragile pribatuen lana diruz laguntzeko engaiamendua berretsi dute bi aldeek. Orotara, 1 600 000 bideratuko dituzte, diru-kopuru horretatik Jaurlaritzak 457 600 emanen ditu.

Buxeta horren zatirik handiena Xiberoa, Baxe Nafarroa eta Lapurdiko eragile jakin batzuen lana sustatzeko erabiliko da. 370 000 egitasmo puntualak sostengatzeko erabiliko dira proiektu deialdi baten karietarat. Martxoak 30an zabalduko da epea deialdi horretan parte hartu nahi duten eragileek dozierrak aurkez dezaten. Ekaina ondarrean jakitera emanen dute diru-laguntzen banaketa. Eusko Jaurlaritzak eta EEP 27 000 euro ezarriko dituzte argitalpena sustatzeko eta 70 000 elebidun irakaskuntza sustatzeko.

Inkesta soziolinguistikoa

Azkeneko inkesta soziolinguistikoaren lehenengo emaitza jakitera eman zituen berriki Euskom Jaurlaritzak. EAEko datuak baizik ez zituen plazaratu, ordea. Uda aitzin Nafarroa, Xiberoa, Baxe Nafarroa eta Lapurdiko lurraldeetan eginiko inkestak utzi dituen emaitzak plazaratzeko asmoa du Jaurlaritzak.

"Arrazoi teknikoak" aipatuz, erabaki politikorik ez dela izan EAEko datuak lehenik eta ondoren beste administrazio eremuenak emateko argudiatu du Urgellek. Nafarroako agintarien erantzuna oraindik ezagutzen ez badu ere, "ohiko bezala, Euskal Herriko datu osoak" plazaratzeko nahikeria agertu du Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuak.

http://www.kazeta.info/euskalherria/eusko-jaurlaritzak-eta-euskararen-erakunde-publikoak-2011-2016-epealdirako-hitzarmena-izenpetu-dute

Un message, un commentaire ?

Forum sur abonnement

Pour participer à ce forum, vous devez vous enregistrer au préalable. Merci d'indiquer ci-dessous l'identifiant personnel qui vous a été fourni. Si vous n'êtes pas enregistré, vous devez vous inscrire.

Connexions'inscriremot de passe oublié ?