Lurralde hizkuntzak
09/2011
http://www.berria.info

Frantziako presidente bada, Hollande prest legoke euskara Konstituzioan sartzeko saioa egiteko

14/09/2011

Hura da PSFren primarioetako hautagaietakoa Frantziako presidentetzarako. "Konstituzioan aldaketa ez litzateke frantsesaren ahuleziagatik egingo, baizik eta garrantzitsua delako hizkuntza erregionalen defentsa egitea".

JPEGFrançois Hollande PSFko kideak adierazi du bere alderdiaren Frantziako presidentegaia bera bada, prest legokeela Frantziako Errepublikako "hizkuntza erregionalak" herrialdeko Konstituzioan sartzeko; besteak beste, beraz, euskara —Frantzian, beste "hizkuntza erregionalak" bezala, ez da ofiziala—.

Frantziak 1999an hizkuntza gutxituen Europako Gutuna sinatu zuen arren, ez du berretsi. Hollandek Estrasburgon lau mila jarraitzaileren aurrean jakinarazi du bera hautatzen badute Frantziako Gobernuko lehendakari, Asanblada Nazionalera eramango lukeela gaia, "eta, gehiengo parlamentarioa balego, Konstituzioa aldatzerik izango litzateke, baina ez frantsesaren ahuleziagatik, baizik eta garrantzitsua delako hizkuntza erregionalen defentsa egitea".

2012an izango dira presidentziarako hauteskundeak, eta PSFk primarioak egingo ditu; Hollande da hautagaietako bat. Nicolas Sarkozy Frantziako egungo presidentea berriro aurkeztuko da UMPtik.

PSFko idazkari nagusi izana da Hollande. Joan den abuztuaren 7an Larrainen (Zuberoa) izan zen, Monzon pastorala ikusten.


Ataria | Gunearen mapa | |

Follow-up of the site's activity eu  Follow-up of the site's activity Euskara  Follow-up of the site's activity Prentsan  Follow-up of the site's activity Hizkuntz legea   ?    |    Syndicated sites OPML   ?

SPIPekin eraiki gunea 2.1.13 + AHUNTSIC

Creative Commons License