Langues régionales.org

Qui a dit : Notre pays reste panaché. Simplement - et heureusement ! - il y a des éléments d’unité. Comment ferais-je pour dialoguer avec M. Raffarin si nous ne disposions pas d’une langue commune ? " ?

Accueil > La langue basque > Témoignages et soutiens > UEMAk martxoaren 31ko Baionako manifestaziora joateko dei egin (...)

UEMAk martxoaren 31ko Baionako manifestaziora joateko dei egin du

mardi 27 mars 2012

Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak (UEMA) dei egin die Euskal Herri osoko euskaltzaleei, Baionan, martxoaren 31n, larunbatean, "Gure hizkuntzak, eskubide bat, lege bat" leloarekin Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak eta Euskal Konfederazioak antolatu duten manifestazioan parte hartzeko.

UEMAtik gogorarazi dute lehenago ere euskararen legezko babesa aldarrikatzeko manifestaldiak antolatu izan dira Ipar Euskal Herrian, eta "euskaltzaleen Deiadar modura irudikatu dira" manifestaldi jendetsuak, eta horri segida ematera dator larunbat honetako manifestazioa.

Horrenbestez, UEMAren Zuzendaritza Batzordeak bere egin ditu Paul Bilbao Kontseiluko idazkari nagusiak aste honetan egindako adierazpenak : "Euskara berezkoa da bere lurraldean, eta, horren ondorioz, ofiziala behar du izan, bai eta lehentasunezkoa eta ezagutu beharrekoa ere".

Horren haritik, eta Ipar Euskal Herriko lan ildoari dagokionez, manifestazioarekin bat egiteaz aparte, UEMAk adierazi du Ipar Euskal Herriko lan ildoa berreskuratzeko asmoa duela eta hala jasota duela 2012ko egitasmoan. Izan ere, 2012an, garai baten egindako lanen bilketa egin nahi du UEMAk, eta lan horietatik ondorioztatzen denarekin plangintza bat egin eta harremanak berreskuratzen hastea da aurreikuspena.

Halaber, UEMAk gogorarazi du egun berean Frantziako Estatuan aitortzarik ez duten beste hizkuntzen aldeko mobilizazioak ere izango direla Kemperen, Perpinyanen, Aiacciun, Tolosan eta Estrasburgon, eta babesa adierazi die herrialde horietan ere hizkuntza gutxituen aldeko lanean ari direnei.

http://www.europapress.es/euskera/noticia-uemak-martxoaren-31ko-baionako-manifestaziora-joateko-dei-egin-du-20120327171006.html

Portfolio

Un message, un commentaire ?

Forum sur abonnement

Pour participer à ce forum, vous devez vous enregistrer au préalable. Merci d'indiquer ci-dessous l'identifiant personnel qui vous a été fourni. Si vous n'êtes pas enregistré, vous devez vous inscrire.

Connexions'inscriremot de passe oublié ?